Eduki publikatzailea

Doako laguntza juridikoa

Baliabide ekonomikorik ez dutela egiaztatzen dutenei onartzen zaien izapidea da, prestazio batzuk, batez ere ordainsariak ordaintzetik salbuestean dautzanak, abokatuarena eta prokuradorearena, peritazioek, fidantzek, tasa judizialek eta abarrek eragindako gastuena.ikorik ez dutela egiaztatzen dutenei onartzen zaien izapidea da.

Doako laguntza juridikorako eskubideak, oro har, honako prestazio hauek biltzen ditu:

  • Doako aholkularitza eta orientazioa prozesua hasi aurretik.
  • Atxilotuari edo presoari abokatuaren laguntza ematea.
  • Abokatuak eta prokuradoreak prozedura judizialean doako defentsa eta ordezkaritza izatea. Prozesuaren joanean, nahitaez egunkari ofizialetan argitaratu beharreko iragarkiak edo ediktuak doan sartzea.
  • Tasa judizialetatik salbuestea, bai eta errekurtsoak jartzeko gordailuak ordaintzetik salbuestea ere.
  • Doako aditu-laguntza, legean ezarritakoaren arabera.
  • Notario-kopiak, -lekukotasunak, -tresnak eta -aktak doan eskuratzea.
  • Notario-jardun jakin batzuengatik dagozkien arantzel-eskubideak % 80 murriztea.
  • Jabetza- eta merkataritza-erregistroen jarduera jakin batzuengatik dagozkien arantzel-eskubideak % 80 murriztea.

Edozein motatako prozedura judizialetan sartuta dauden edo prozedura hasi nahi duten herritarrek eska dezakete, baldin eta auzirako behar besteko ondarerik ez badute.

Doako laguntza juridikorako eskubidea aitortuko zaie behar adinako ondarerik ez duten pertsona fisikoei, baldin eta honako atalase hauek gainditzen ez dituzten baliabide eta diru-sarrera ekonomiko gordinak badituzte, kontzeptu guztiengatik eta familia-unitate bakoitzeko urtero zenbatuak.

  • Eskaera egiteko unean indarrean dagoen eragin anitzeko errentaren adierazle publikoa halako bi, familia-unitaterik gabeko pertsonak direnean.
  • Eskaera egiteko unean indarrean dagoen eragin anitzeko errentaren adierazle publikoa halako bi eta erdi, baldin eta lau kide baino gutxiagoko familia-unitatearen modalitateetako batean sartuta dauden pertsonak badira.
  • Adierazle horren hirukoitza, lau kidek edo gehiagok osatutako familia-unitateak direnean. 

Familia-unitatearen modalitateak dira: Kontzeptu hori hainbat modalitatetan zehazteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio, eta legez banandu gabeko ezkontideekin parekatuko dira eska dakizkiekeen baldintzen arabera eratutako izatezko bikoteak.

Zehazki, honako hauek izango dute doako laguntza juridikorako eskubidea:

  • Espainiako herritarrek, Europar Batasuneko gainerako estatu kideetako herritarrek eta Espainian bizi diren atzerritarrek, baldin eta auzitan aritzeko baliabide nahikorik ez dutela egiaztatzen badute.
  • Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak.
  • Pertsona juridiko hauek, auzitan aritzeko baliabide nahikorik ez dutela egiaztatzen dutenean:
    • Onura publikoko elkarteak.
    • Dagokion Administrazio Erregistroan inskribatutako fundazioak.
  • Lan-arloko jurisdikzioan: langileak eta Gizarte Segurantzako sistemaren onuradunak.
  • Zigor-arloko jurisdikzioan: legelari-laguntzarako eta doako defentsa eta ordezkaritzarako eskubidea izango dute, atzerritarrak izan arren, auzitan aritzeko baliabide nahikorik ez dutela egiaztatzen duten herritar guztiek, nahiz eta Espainiako lurraldean legez bizi ez.
  • Administrazioarekiko auzien arloan: auzietan jarduteko baliabide nahikorik ez dutela egiaztatzen duten atzerriko herritarrek, nahiz eta Espainiako lurraldean legez bizi ez, eskubidea izango dute abokatu-laguntza jasotzeko eta defentsa eta doako ordezkaritza izateko, asilo-eskaerari eta Atzerritarrei buruzko Legeari lotutako prozesu guztietan (aldez aurreko administrazio-bidea barne).
  • Eskatzailearen helbideko abokatuen elkargoan.
  • Eskatzailearen egoitzako epaitegian edo prozedura judiziala izapidetzen den epaitegian; epaitegi horrek abokatu-elkargoari bidaliko dio eskaera.

Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak Doako Justiziaren web-atari bat jartzen du herritarren eskura. Atari horretatik, besteak beste, doako laguntza juridikorako eskubideaz baliatzeko eskatzen diren baldintza ekonomikoak betetzen diren edo informazio gehiago eskuratu ahal izango da.

Behin eskaera aurkeztuta, abokatuen elkargoetako orientazio juridikoko zerbitzuek aurkeztutako dokumentazioa aztertuko dute, eta, ikusten badute ez dela nahikoa edo eskabidean akatsak daudela, interesdunari 10 egun balioduneko epea emango diote akatsak zuzentzeko.

Eskabidea aztertu ondoren, eta, hala badagokio, antzemandako akatsak zuzendu ondoren, Abokatuen Elkargoak ebatzi behar du eskatzaileak beharrezko baldintzak betetzen dituen ala ez:

  • Abokatuen Elkargoaren ustez eskatzaileak doako laguntza juridikorako eskubidea lortzeko legez ezarritako baldintzak betetzen baditu, gehienez ere 15 eguneko epean, eskabidea jasotzen denetik edo akatsak zuzentzen direnetik zenbatzen hasita, abokatua izendatuko du behin-behinean, eta une berean jakinaraziko dio Prokuradoreen Elkargoari, hurrengo 3 egunetan prokuradorea izenda dezan, haren esku-hartzea nahitaezkoa bada.
  • Aitzitik, Abokatuen Elkargoak uste badu eskatzaileak ez dituela beharrezko baldintzak betetzen, edo eskaeraren uziak ez duela oinarririk, eskatzaileari jakinaraziko dio 5 eguneko epean ez duela abokatuaren behin-behineko izendapena egin, eta, aldi berean, eskaera helaraziko dio Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari, hark ebatz dezan. 

Abokatuen Elkargoak, eskaera jasotzen duenetik edo, hala badagokio, antzemandako akatsak zuzentzen direnetik, 15 eguneko epean ez badu abokatuaren behin-behineko izendapenari buruzko erabakirik eman, eskatzaileak bere eskaera errepikatu ahal izango du dagokion Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean.

Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari doako laguntza juridikoaren eskaera ebatzi behar zaionean, batzorde horrek, dagozkion egiaztapenak egin ondoren, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen edo ukatzen duen ebazpena emango du 30 eguneko gehieneko epean, espediente osoa jasotzen duenetik zenbatzen hasita.

Eskaera ontzat ematen badu, ebazpenean ezarriko du eskubidea osatzen duten prestazioetatik zein aplika dakizkiokeen eskatzaileari. Eskubidea baiesten duen ebazpenak berekin ekarriko du profesionalen elkargoek behin-behinean egindako abokatuaren eta, hala badagokio, prokuradorearen izendapenak berrestea. Izendapen horiek egin ez badira, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak berehala eskatuko die elkargoei abokatua eta prokuradorea izendatzeko, azken hori beharrezkoa denean.

Eskabidea ezesten badu, profesionalen elkargoek aldez aurretik egindako izendapenak ondoriorik gabe geratuko dira, eta, beraz, eskatzaileak berak aukeratutako abokatua eta prokuradorea izendatu beharko ditu.

Espediente osoa jaso eta 30 eguneko epean ebazpenik ematen ez badu, eskaera baietsitzat joko da. Beraz:

  • Abokatuen Elkargoak behin-behinean abokatua izendatu badu, izendapena berretsita geratuko da, bai eta prokuradorearena ere, hala badagokio.
  • Elkargoak ez badu izendapenari buruzko erabakirik hartu, interesdunak hala eskatuta, prozesuaz arduratzen den epaile edo auzitegiak (edo epaile dekano eskudunak, eskaera prozesua hasi aurretik egin bazen) abokatua eta, hala badagokio, prokuradorea izendatzeko eskatuko die profesionalen elkargoei.

Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek eskubidea aitortzen edo ukatzen duten ebazpenak idazki arrazoitu bidez aurkaratu ahal izango dira, eta idazki hori dagokion batzordearen idazkaritzan aurkeztuko da, 5 eguneko epean. Auziaz arduratzen ari den epaitegiak edo auzitegiak izango du aurkaratzea ebazteko eskumena, edo, prozesua oraindik hasi ez bada, zein organo judiziali dagokion ebazteko eskumena, gerora errekurtsorik aurkezteko aukerarik egon gabe.

Informazio gehiago eta aintzatespen-eskaerak biltzeko, jo ezazu Espainiako Abokatuen Elkargoetako Orientazio Juridikoko Zerbitzuetara edo Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusira.

Izapideak hasteko behar diren datuak:

  • Izen-abizenak. NANen kopurua.
  • Jakinarazpenetarako lehentasuna duen tokia eta bitartekoa.
  • Eskaeraren data.
  • Ezkontidearen datu pertsonalak.
  • Eskatzailearekin bizi diren senideen identifikazioa.
  • Interesdunaren eta haren familia-unitatearen egoera ekonomikoa egiaztatzen duten datuak (diru-sarrerak, jabetzak...).
  • Inguruabar pertsonalak eta familiarrak (osasun-egoera, betebehar ekonomikoak...). Auzitegietan baliatu nahi den erantzuna eta zein prozesu-fasetan dagoen.
  • Auzian kontrakoak diren alderdien identifikazioa, halakorik balego. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

Jarraian zerrendatzen diren dokumentu guztiak ez dira beharrezkoak kasu guztietan, baizik eta kasu bakoitzari erantzun beharko zaio, eskatzaile bakoitzaren egoera propioaren eta eskabidean alegatu dituen zirkunstantzien arabera. Zirkunstantzia horiek dokumentu bidez egiaztatu beharko ditu. Nolanahi ere, jarraian, kasu bakoitzean beharrezkoa izan daitekeen dokumentazioaren gutxi gorabeherako zerrenda ematen da:

  • Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo bizileku-txartelaren fotokopia.
  • PFEZaren likidazio-ziurtagiria eta Ondarearen gaineko Zerga (familia-unitate osoarena). Sozietateen gaineko Zergaren likidazio-ziurtagiria (pertsona juridikoen kasuan).
  • Onura publikoko aitorpenaren edo Fundazioen Erregistroko inskripzioaren kopia (pertsona juridikoen kasuan).
  • Zirkulazio-baimenaren kopia edo Probintziako Trafikoko Buruzagitzaren ziurtagiria (trafikoaren segurtasunaren aurkako delituen kasuan soilik).
  • Helbidea dagoen udalaren kanpoko zeinuen ziurtagiria.
  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Soldata-kontzeptuen enpresa-ziurtagiria.
  • SEPEren ziurtagiria, langabezia-aldiari eta dirulaguntzak jasotzeari buruzkoa.
  • Ohiko etxebizitzaren errentamendu-kontratuaren fotokopia, edo, hala badagokio, hileko ordainagiriaren kopia.
  • Ondasun higiezinen jabetza-tituluen fotokopiak.
  • Baloreen ziurtagiria. Beste batzuk (alegatutako datuak egiaztatzeko balio duen edozein dokumentu)

Doako justiziaren onura eskatu ahal izateko baldintzak:

Pertsona fisikoak:

Norberaren edo besteen eskubide eta interesen defentsan jardutea, legezko ordezkaritza batean oinarritzen direnean. Kasu horretan, onura lortzeko betekizunak ordezkatuari buruzkoak izango dira.

Auzitan aritzeko baliabideak daudela alde batera utzita, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen zaie berehala genero-indarkeriaren, terrorismoaren eta gizakien salerosketaren biktimei, biktima-izaerarekin lotura duten edo horren ondorio diren prozesuetan, bai eta adingabeei eta desgaitasun psikikoa duten pertsonei ere, abusu-egoeren edo tratu txarren biktima direnean.

Auzitan aritzeko baliabideak alde batera utzita, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen zaie istripu baten ondorioz beren ohiko lan- edo lanbide-okupazioko zereginak egitea erabat eragozten dieten eta eguneroko bizitzako jarduera funtsezkoenak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar duten sekuela iraunkorrak egiaztatzen dituztenei, baldin eta auziaren xedea jasandako kalte pertsonal eta moralengatiko kalte-ordaina erreklamatzea bada.

Pertsona juridikoak:

Onura publikokotzat deklaratutako elkarteak edo dagokion Administrazio Erregistroan inskribatutako fundazioak izatea.

Sozietateen gaineko Zergan duen zerga-oinarria IPREMen hirukoitza baino txikiagoa izatea, urteko zenbaketan.

IPREMa, 2023. urteko L.P.G.Eren arabera: 20 €eguneko; 660 €hileko; 7.200 €urteko. (2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen laurogeita hamargarren xedapen gehigarria [2022ko abenduaren 24ko BOE]).