Eduki publikatzailea

Enkante judizialak

 Hipotekatutako edo bahitutako ondasunak diru bihurtzeko bideetako bat da enkante judiziala, demandatu den zordunak erreklamatutako zorra enkante horrekin lortu zen zenbatekoarekin ordaindu ahal izateko. Balio ekonomikoa duen edozer atera daiteke enkantera: higiezinak, ibilgailuak, higigarriak (bitxiak, margolanak, makinaria eta abar) eta bestelako ondasunak edo eskubideak.

2015eko urrian enkante-sistema elektronikoa jarri zen abian, Estatuko Aldizkari Ofizialeko Estatuko Agentziako enkante judizialen eta administratiboen atari bakar baten bidez, Justizia-administrazioaren eta Erregistro Zibilaren arloko administrazio-erreformarako neurrien uztailaren 13ko 19/2015 Legean zehazten den prozeduraren arabera, eta bi helburu argi zituen: alde batetik, prozeduraren gardentasuna eta, bestetik, ondasunen salmentatik ahalik eta irabazi handiena lortzea. Enkanteen atari bakar bat izanda, herritarrak, atarian erregistratu eta gero, errazago parte hartu ahal izango du enkante horietan, enkante judizialetan parte hartzeko gordailuak egiteko modua bera izango delako, ez delako inongo egoitza edo bulegotara joan beharko eskaintza egiteko eta interesa dakizkiokeen ondasunen enkanteei buruzko alertak jaso ahal izango dituelako.

Enkante judizial elektronikoen atariaren aurkezpena

Enkante hauetan askotariko ondasunak egon daitezke:

  • Ondasun higiezinak: etxebizitzak, garajeak, lursailak eta abar.
  • Ondasun higigarriak: autoak, ibilgailu industrialak eta bestelako ibilgailuak.

 

Prozedura Zibilen Legearen 645.1 artikuluak, Justizia-administrazioaren eta erregistro-zibilaren arloko administrazio-erreformarako neurriei buruzko uztailaren 13ko 19/2015 Legeak ekarritako aldaketa eta gero, zehazten du enkanteen deialdia “Estatuko Aldizkari Ofizialean” iragarriko dela, eta jakinarazpen-iragarkiak betearazpenpekoa ez-agertu gisa hartzeko balioko duela. Justizia-administrazioko letraduak, exekuzio-prozedurak jarrai dezan, enkantearen deialdiaren iragarkia argitaratzeko aginduko du, eta iragarki hori, hurrengo artikuluan aipatuko den edukiarekin eta telematikoki, “Estatuko Aldizkari Ofizialera” bidaliko da. Era berean, eta informazio-xedez, Justizia-administrazioaren atarian argitaratuko da enkantearen iragarkia

Esteka honetatik Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatuko Agentziaren enkante judizial elektronikoen atarian sartuko zara.

Estatuko Aldizkari Ofizialeko Estatuko Agentziako enkante judizial elektronikoak.

Estatuko Aldizkari Ofizialen enkante judizialen atarian erregistratzen den edozein herritarrek parte har dezake Enkante judizial elektronikoan.

Doako justiziaren kasuetan izan ezik, enkante batean parte hartu ahal izateko, ondasunen tasazio-balioaren % 5 gordailu gisa eman beharko da. Gordailu hori elektronikoki egingo da Zerga Agentziaren ordainketa-pasabidearen bidez Estatuko Aldizkari Ofizialaren enkante judizial elektronikoen atarian.

Esteka honetatik Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatuko Agentziaren enkante judizial elektronikoen atarian sartuko zara.

Estatuko Aldizkari Ofizialeko Estatuko Agentziako enkante judizial elektronikoak.

Enkantearen garapena eta amaiera.

Enkantea hasi eta hogei egun naturaleko epean onartuko ditu posturak enkante judizial elektronikoak. Enkantea ez da itxiko azken postura egin eta ordubete pasatu arte, nahiz eta horrek artikulu honetan aipatzen den hogei eguneko hasierako epea gehienez ere 24 orduz luzatzea ekarri.

Justizia-administrazioaren letraduak enkantea bertan behera utzi edo baliogabetu dezake. Enkantea hamabost egunez edo gehiagoz baliogabetuz gero, gordailuak itzuliko dira, iragarkia argitaratu aurreko unera atzera eginez. Enkanteari berrekiteko, berriro ere iragarkia argitaratuko da, beste enkante bat izango balitz bezala.

Enkantea ixteko datan eta ondoren, Enkanteen atariak irabazi duen postura telematikoaren informazioa ziurtatua bidaliko dio Justizia-administrazioaren letraduari, baita gainerako postura guztiak ere, zenbatekoaren goranzko ordenan eta kronologikoki, zenbateko hori bera balitz.

Enkantea amaitu eta informazioa jaso eta gero, Justizia-administrazioaren letraduak horren berri idatzita jasoko du, partaideen izenak eta egindako posturak adieraziz.

Eskaintzaile onena izanez gero, zein epe daukat enkantean ateratako ondasunarengatik eskaini dudan prezio guztia ordaintzeko?:

Legeak epe batzuk zehazten ditu eskaintzaile onenak enkantean parte hartzeko hasieran sartutako zenbatekoaren eta eskainitako prezioaren arteko aldea gordailuan emateko. Epe horiek hamar egun dira ondasun higigarrien enkantearen kasuan, eta berrogei egun ondasun higiezinen enkantearen kasuan. Epe horiek egun baliodunak dira; hau da, ez dira larunbatak eta igandeak kontatzen. Kontuan izan behar da, ondasun higigarriaren balioaren % 50 baino gutxiagoko zenbateko bat eskaintzen denean edo ondasun higiezinaren balioaren % 70 baino gutxiago, idazkari judizialak prezio horiek hobetzeko aukera eman behar die hartzekodun exekutatzaileari eta demandatu den zordunari. Horregatik, ez da alde hori sartu beharko aldeei aukera hori eman zaiela eta alde horiek prezioa hobetu ez dutela egiaztatu arte. Orduan, Justizia-administrazioaren letraduak eskaintzaile onenari jakinarazi beharko dio eskainitako prezio guztiaren gordailua egiteko epea noiz hasten den.

Epe horretan gainerako prezioa gordailua egiten ez bada, “enkantearen porrota” deritzona gertatzen da, eta baliteke gordailuan eman den zenbatekoa galtzea.